maio Donostian dagoen estudio kreatiboa da. Diseinua,

kreatibitatea eta gastronomia dira kontzeptu berriak

sortzeko gure erreminta gogokoenak

eszenografia
kulinarioa

Janaria erabiltzen dugu gastronomia, diseinua
eta artea lotzeko. Gure instalazio gastronomikoek parte hartzera gonbidatzen dute esperientzia ahaztezinak eraginez.

Janariz betetako mahai formatu berriak asmatzen ditugu!

zure markarentzat styling-a eta edukia

Argazkiak, gif-ak, mezu deigarriak, … Zure identitatea, ikuspegia eta edukia ikuspegi gutxi-asko konbentzional batetik sortzen dugu (zure ausardiaren arabera), zure nortasuna eta xedea indartzeko.

Zure aliatuak gara zure markarentzat eduki kreatiboak sortzeko garaian!

 

EsPERIENtziak eta ekitaldiak

Edukia asmatzen dugu. Espazio bat bilatu edo diseinatu. Ideia guztiak egia bihurtzen laguntzen duten hornitzaileak bilatu. Eta merkatuan zerbait
ez badago, asmatu eta gure eskuekin ekoizten
dugu.

Craftsgirl eta diseinatzaileak gara, imajinatu daitekeena eta ezin dena ere egiteko gai gara.




kreatibitate aholkularitza

Arrazoi bakarra behar dugu zure nortasuna indartuko duen kontzeptu bat asmatzeko. Zure proiektua astinduko dugu eta ikuspegi berriago batetik emango diogu buelta, ez hain konbentzionala baino beti praktikoa.

Zure marka besteen inbidia izatea nahi dugu.