Proiektua: Gerrilla sukaldea

Norentzat: Koldo Mitxelena Kulturunea (Donostia)

maio: Performance kulinarioa

 

Ainara Martinek, Koldo Mitxelena Kulturuneko koordinatzaileak, kulturuneko erakusketen inaugurazioetako ohiko koktela aldatzeko asmoarekin deitu zigun. Elkarrekin diseinatu genuen Gerra Zibila Gipuzkoan; erresistentzia eta duintasuna izeneko erakusketaren inaugurazio egunerako esperientzia txikia.

Garai hartako emakumearen paperari ikusgaitasuna eman nahi izan genion eta sagar bat, gazta zatitxo bat eta ogi koxkor batekin betetako “hatillo” batzuk prestatu genituen gerra garaiko errazionamentua simulatuz eta bisitari guztien artean banatu genituen. Zentzumen guztiak erabiltzera bultzatzen gaituzten esperientziak denbora luzeagoz gogoratzen dira eta hori izan zen performance kulinario honen atzean zegoen ideia nagusia.