Proiektua: 3º urteurrena
Norentzat: Minük
maio: Diseinu gastronomikoa, produkzioa
Minük denda donostiarrak betiko bezeroekin bere 3. urteurrena ospatu nahi izan zuen. Dendaren kolore identitatea, erropa kolekzioen estiloa eta dendaren atmosfera kontuan izanik espazioa kolore leun eta detaile txikiekin dekoratu genuen giro hurbil eta zaindu bat lortuz.
Dekorazioaz gain, janari mahaiaz arduratu giñen. Merkatari txikien jarraitzaile gisa, posible izan zen neurrian bertako merkatari eta markengana jo genuen cateringa diseinatzerako orduan: The Loaf-eko ogi eta browniea, Elkano 1 Gaztaguneko gaztak, Zabaleta tabernako tortila ospetsua, Olasagasti kontserbak, Mimiku loredendako loreak, …