Proiektua: Mimatu
Norentzat: Coro Prieto Estetika Zentrua
maio: Diseinua eta produkzioa
Coro Prieto Estetika Zentruak 40 urte bete ditu aurten eta hori ospatzeko, festa berezi bat prestatu nahi izan zuen zumaiar guztientzat.
Estetika Zentrua protagonista zen ebentu bat diseinatu genuen, baino era berean Zumaiako beste merkatari txiki batzuk ere parte hartzeko aukera eman nahi izan genuen. Merkatari txikiak eta ongizatea bultzatzeko premisarekin diseinatu genuen Mimatu, barrutik eta kanpotik zaintzeko festa.
Yoga tailerra antolatu genuen Surfing Zumaiarekin, gosari osasuntsua Maiaurrekin, Mandala papertegiarekin eskulanen txokoa, nail art postuaren atzean Coro Prieto egon zen, aperitiboa On Gourmetek prestatu zuen eta ebentua animatu zuen musikaz Jone & Co arduratu zen. Guztiei esker festa paregabea izan zen!